ERAIKUNTZA
Bezeroari prozesu guztian ematen diogu aholkularitza, eta erabakiak hartzen eta zalantzak argitzen lagunduko diogu, betiere entregaz, profesionaltasunaz eta kalitateaz, horiek baitira gure ezaugarri nagusiak.
SUSTAPENA
Etxeak egiteko kalitate eta eraginkortasun energetiko handiko parametroak erabiltzen ditugu. Izan ere, TDH familian lehen mailako profesionalak ditugu, eskarmentu handia dutenak eta elkarrekin ibilbide luzea egin dutenak.
PASSIVE HOUSE
Etorkizuneko eraikuntza mota da, ingurumenarekiko kezka, gizakion ongizatea eta eraginkortasun energetikoa hartzen baititu kontuan. Hori dela eta, horren gaineko prestakuntza jaso —Certified Passive House Tradesperson titulua daukagu— eta profesionalak eta estandar horretan adituak diren hornitzaileak hartu ditugu inguruan, besteak beste, honako hauek: Siber, Beissier, Imerys, Gealan, Faveton, Lunawood,..etab.
BARNEALDEAK ZAHARBERRITZEKO OBRAK
Gure bezeroei soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkizuegu, eta obraren jarraipena egiten dugu. Era berean, gremioak kudeatu (pintura, argindarra, iturgintza, azuleju estaldurak, kanpoko zurgintza) eta materialak aukeratzen lagundu eta obra egiteko behar diren kudeaketa administratiboak egiten ditugu (baimenak, lizentziak…).
LAGUNTZEN KUDEAKETA
Dokumentazioa, lizentziak eta lor daitezkeen diru-laguntzak kudeatzen ditugu: eskualdekoak eta/edo estatukoak, hain zuzen ere birgaitze lanak egiteko, inguratzaile termikoa hobetzeko, hesi arkitektonikoak kentzeko, etab.
KANPOALDEAK ZAHARBERRITZEKO OBRAK
Gure esperientzia eskaintzen dizugu zaharberritze lanetarako, bai proiektua gauzatzeko orduan (soluzio pertsonalizatuak, lanak azkar eta epe barruan egiteko), bai lan administratiboak egiteko (lizentzia eta diru-laguntzen kudeaketa).
ZUREZKO ERAIKUNTZAK
TheBuilt’s work includes commercial and retail banking projects, financial and investment facilities, corporate interiors, LEED Certified projects, amusement, data and call centers, seismic and building.
LOKALAK ZAHARBERRITZEA
Gremioak koordinatu, zalantzak argitu eta soluzio teknikoak ematen ditugu. Era berean, aurrekontua egokitu eta proiektua hasieratik bukaeraraino kudeatzen dugu, bezeroa egindako lanarekin gustura gelditzen den arte.
ATARIAK ZAHARBERRITZEA
Irisgarritasuna helburu duten lanak egiten ditugu: igogailuak instalatu eta berritzea; eremu komunen itxura aldatzea; elektrizitate, iturgintza eta igeltserotza lanak egitea eta diru-laguntzak kudeatzea.